II. Estropada Alumni DBA
2016/09/17
15:00 – 22:30
Real Club Marítimo del Abra – Real Sporting Club. Av de Zugazarte, 11, 48930 Getxo, Bizkaia
Deusto Business Alumnik II. Estropada Alumni DBA antolatu du. Abrako Itsas Klubean izango da, irailaren 17an, 16:00etan. J80 motako ontzien arteko estropada izango da Abra barruan, Deusto Business Alumniko bazkideak patroi eta tripulazio direla. 16 talde eta 8 ontzi izango dira eta taldeak 5 edo 6 kidekoak.
Probak ontzidi motakoak izango dira (ontzi guztiak batera) eta segurtasuneko pneumatikoak eta Komitearen itsasontzia izango ditugu laguntzaile, bertatik jarraitu ahal izango dira probak.
Lau proba egingo dira,
– Tripulazioak 5 edo 6 kidekoak izango dira.
– Kapitaina ere izendatuko dute.
– Tripulazio bakoitzak erabakiko du txaluparen izena adostasunez eta Komiteari jakinaraziko dio (estropadari jarraipena egin eta puntuazioa emateko).
– Kirol oinetakoak eta zira jantzita joango dira.
Eduardo García-Santamarinak, Bela Eskolako zuzendariak, 15:00etan, ontzien funtzionamendurako oinarrizko jarraibideak emango ditu, proba hasi baino lehen. Ontzi bakoitzean, patroi-monitore bat joango da, estropadan lagundu eta gidatzeko.

Proba bitartean afaria egongo da Abrako Itsas Klubean, eta bertan emango dira II. Estropada Alumni DBA sariak. Aukera ezin hobea da estropadaren bigarren edizioko anekdotak partekatzeko.
Toki kopuru mugatua.