II. APS Sinposioa: erasozko giza jokabidea, eskolatik lanera
Datorren ostiralean, ekainak 8, II. APS Sinposioa egongo da (jaitsi hemen programa osoa) programa osoa). Ekitaldiak jatorria, zergatiak eta esku hartzeari buruz hitz egingo dute, kontuan izanik ezaugarri desberdinak izaten direla, gertatzen den lekuaren arabera: haur eta gazteen inguruneetako bullyinga; lan arloko mobbinga eta generoari dagokionez, sexu jazarpena.
Sinposioa Deustuko Unibertsitatean izango da eta hauek izango dira parte hartzaileak, besteak beste:Isabel Sánchez Robles, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saileko arduraduna; Juan Luis Mendivil Ferrández, APSko presidentea; Jon Ander Bilbao, Amaia Mauriz eta Joserra Landarroitagoitia.