Eboluzioari eta Neurozientziari buruzko III. Jardunaldia
2017an hasitako Eboluzioari eta Neurozientziei buruzko jardunaldien hirugarren edizioa izango da hau, eta, berriro ere, arlo horretako adituak bilduko ditugu hainbat arlotako eta diziplinatako profesionalentzako interesgarriak izan litezkeen gaiak azaltzeko. I. Jardunaldiaren aurkezpenean idatzi dugun bezala, ikuspegi eboluzionista funtsezkoa da garuna, adimena eta giza portaera ulertzeko, normala zein patologikoa dela, eta horren garrantzia neurozientziaren, osasun zientzien, gizarte zientzien arlo askotara hedatzen da. Hala eta guztiz ere, gai hori oso prestakuntza programa gutxitan egoten da, eta, sarritan, gaizki ulertuta, estigmatizatuta eta aurreiritzi ideologikoetatik aztertuta.
Jardunaldi hauen helburua da arlo honetan interesa duten pertsonentzako urteroko topagune bihurtzea, dibulgaziozko ikuspegi irisgarria izanda, eta aldi berean zehatza eta gaurkotua. Ahal izanez gero, modu dibertigarri eta entretenigarrian.