Kirol Balioen III. Deusto Saria
Deustuko Unibertsitateko errektoreak, José Mª Guibertek, atsegin handiz gonbidatzen zaitu Kirol Balioen III. Deusto Sariaren entrega ekitaldira.
Aurten ere, kirolaren bidez balio unibertsalak defendatzen eta sustatzen dituzten pertsonak, erakundeak eta ekimenak aintzatetsi nahi ditu Deustuko Unibertsitateak.
Oraingo honetan, inklusioa, berdintasuna, ahalegina eta nekaezintasuna nabarmentzen dira saridunen aukeraketan.
2021eko edizio honetan, sarituak izan dira Mariasun Quiñones eta Mikel Oyarzabal futbolariak eta Errugbiko Euskal Federazioa.