Alumni DBAren III. Estropada

Alumni DBAren III. Estropada
2017/09/16
10:00 – 15:00
Club Naútico de Hondarribia. Minatera Ibilbidea, 4, 20280 Fuenterrabía, Guipúzcoa
 
Alumni DBAren III. Estropada

Deusto Business Alumnik bazkide modura parte hartzera gonbidatzen zaitu Alumni DBAren III. Estropadara. Hondarribiko Klub Nautikoaren instalazioetan izango dira, irailaren 16an, 10:00etan. Figaro motako itsasontzien arteko estropada izango da, Deusto Business Alumniko bazkideak izango dira arraunlari eta patroi. 16 talde eta 8 txalupa izango dira, talde bakoitzean 5 edo 6 kide egongo dira.

 

Probak flota modalitatean egingo dira (ontzi guztiak batera) eta laguntzarako segurtasuneko txalupa pneumatiko batzuk izango ditugu, eta Batzordearen itsasontzia, bertatik jarraitzeko probak.

 

Lau proba egingo dira, tripulazio bakoitzak bi txanda egingo ditu jarraian, ondoren atsedena hartu, eta beste taldeak nola lehiatzen duten ikusiko dute eta berriz lehiatuko dute.

 

Tripulazioa 6 kidekoa izango da.
Kapitain bat izendatuko dute.
Tripulazio bakoitzak erabakiko du itsasontziaren izena eta Batzordeari jakinaraziko dio (estropadaren jarraipena egin eta puntuazioa emateko).

 

Goizeko 10:00etan, Bela Eskolako zuzendari Coke Espinosak itsasontzien funtzionamenduari buruzko oinarrizko argibideak emango ditu, proba hasi baino lehen.

 

Guztion lasaitasunerako, itsasontzi bakoitzean patroi-monitore bat joango da estropadan laguntzeko eta gidatzeko.

 

Probak amaitu ondoren, bazkaria egingo da Ardora jatetxean, eta Alumni DBAren III. Estropadako sariak banatuko dira. Aukera ezin hobea da hirugarren edizio honetako anekdota guztiak partekatzeko.

Suerte ona izan eta lehiatu eta gozatu!

 

Izena emateko…

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>