UNIJESen III. Sinposioa: Kristau Pentsaera Soziala
2017/06/28 – 2017/06/30
Edificio La Comercial. Avenida de las Universidades 24
Vatikanoko II. Kontzilioa (1962-1965) bultzagarria izan zen Eliza Katolikoan eta garai hartako gizartean. Kontziliotik bi urtera, Populorum Progressio entziklika argitaratu zen, dokumentu horren bidez Elizak pentsamendu soziala berritu zuen, eta pertsonaren garapenean eta munduko hainbat herritakoetan zentratu zen. Entziklika hori argitaratu zenetik berrogeita hamar urtera (1967-2017), UNIJESek (Espainiako Unibertsitate Jesuitak) eta Aristos Campus Mundusek (Bikaintasun Campusa: Ramon Llull Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea eta Comillas Unibertsitate Pontifikalak) Kristau pentsaera sozialaren UNIJESen III.Sinposioa antolatu dute: “Giza garapen osoa: Kristau pentsaera sozialaren ekarpena justizia globalaren zerbitzura (1967-2017)” Kristau pentsaera sozialari buruzko UNIJESen III. Sinposioa Deustuko Unibertsitateko Bilboko campusean izango da, 2017ko ekainaren 28tik 30era. Gai horiei buruz hausnartuko dute gaur egungo testuinguruan eta Aita Santuak hasitako bideari jarraituz.
Sinposioan lau gai esparru nagusi landuko dituzte: 1.“Giza garapen osoa kristau teologian”; 2. “Elizaren misioa giza garapenaren arloan”; 3. “Munduko etika ekonomikoa” eta 4. “Enpresa eta giza garapen osoa”. Parte hartzaileek txostenak aurkeztu ahal izango dituzte sinposioan, aldez aurretik batzorde zientifikoak ebaluatuta. Onartutako txosten guztiak argitaratuko dira.
Sinposioan guztientzako hitzaldi irekia egongo da, Deustuko Unibertsitatean, ekainaren 28an, goizez.