Unibertsitate Korporatiboen III. Workshopa

Unibertsitate Korporatiboen III. Workshopa
2018/05/17
09:00 – 11:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Deusto Business Schoolek gonbidapena egiten dizu Unibertsitate Korporatiboen III. Workshopera, ekitaldia maiatzaren 17an izango da Madrilen dugun egoitzan.

Ekintzailetza korporatiboa urte gutxitan pasatu da enpresa handientzat errealitate ezezaguna izatetik, ekintzarako esparrurik nagusiena izatera, plan estrategiko guztietan.

Egoera gero eta  aldakorrago eta lehiakorrago honetan, erakunde sendoek ekintzailetza korporatiboa ikusten dute bide modura startupen berrikuntzarako eredu arrakastatsuak ezartzeko, eurekin lankidetzarako zubiak eginez berrikuntzarako formula irekiak erabilita zein euren langileen ekintzaile espiritua sustatuz.

Hala ere, Espainian badaude berrikuntza irekirako eta intraekintzailetzarako ekimenak, duten izaera bangoardista eta emaitzengatik gailentzen direnak, horregatik praktika on modura har litezke eta erreferente izan beste erakundeentzat.

Fenomeno horren azterketa egin dute Deusto Business Schooleko ikertzaileek eta ondorioztatu dute ez dela egiteko erraza ekintzailetza korporatikorako estrategia eraginkorra ezartzea, izan ere enpresa proiektu berritzaileak berez dituen oztopoak ez ezik, erakundean bertan sortzen diren oztopo eta erresistentziak ere egoten dira.

Ekitaldiko moderatzailea José Luis Romero Castaño izango da. Deusto Business Schooleko irakasle lankidea da gaur egun eta El Corte Inglés, Sanitas, Iberia eta Heinekeneko Giza Baliabideetako zuzendaria izan da.

Eguna: Maiatzak 17, 09:00etatik 11:00etara
TOKIA: Deusto Business School. Castelló 76, Madril

Adierazi joango zarela emailez: miriam.gomez@deusto.es

Edo deitu telefonoz: 91 577 61 89 (Miriam Gómez)

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>