“Gizakiaren irudi zientifikoa eta kristautasuna. Gizakia zientziaren eta kristau fedearen ikuspuntuetatik”
Zientzia eta filosofia modernoek gizakia bilakaera prozesu baten emaitza dela ulertzen dute: agertuz joan diren erakusgarri fisiko, biologiko eta psikikoen bidez, zientziak, gaur egun, gizakiaren izaera arrazionala, emozionala eta askea azal dezake. Gizaki horrek, bere bizitzaren zentzuari buruzko ezbaia izanik, askatasunez egin dezake teismora edo ateismora. Gizakiaren kristau irudia nahitaez identifikatu behar al da gaur egungo zientziak zalantzan jartzen duen paradigma grekoerromatarra ulertzeko modu tradizionalarekin? Ala berrinterpreta liteke gaur egungo zientziak gizakiaz ematen digun irudia aintzat hartuta?
Hau izango da gai nagusia “Zientzia eta erlijioa: Jainkoa eta erlijioak zientziaren garaian” zikloko hirugarren saio honetan, Javier Monserrat S.J. irakaslearen esku. Sarrera askea eta doakoa da, bai hitzaldirako, bai mintegirako.
EGITARAU OSOA KONTSULTATUToki kopuru mugatua. Mesedez, etortzekoa bazara, adierazi hurrengo formularioa betez.
Informazio gehiago: 943 326 278