Argazki erakusketaren inaugurazioa, “En pie de foto internacional, la mirada de la víctima”, eta literaturako terrorismo biktimei buruzko hitzaldia
2015/11/03
17:00 – 20:00
Auditoriumaren ondoko klaustroa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Deustuko Unibertsitatean, azaroaren 3an, 17:00etan, “En pie de foto internacional, la mirada de la víctima” argazki erakusketa inauguratuko da. Parte hartzaileak: Florencio Dominguez, Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Zentroaren aurkezpenerako jarduera kulturalen koordinatzailea; Jorge Fernández Díaz, Barne Ministroa, eta Mª Mar Blanco, Terrorismoaren Biktimen Fundazioko Presidentea.
Jarraian, hitzaldia izango da: “Las víctimas del Terrorismo en la Literatura”. Ondoren, mahai-ingurua Fernando Aramburu nobelagilearen eta Gaizka Fernández Soldevilla historialariaren artean. Hitzaldi ziklo horren barruan beste hitzaldi hauek ere izango dira: azaroaren 5ean, 19:00etan, Santiago de Pablo historialariak ETA eta biktimek zineman duten presentziaz hitz egingo du; azaroaren 10ean, 19:00etan, Joseba Arregik, Eusko Jaurlaritzako sailburu ohi eta soziologoak, terrorismoak eta biktimek euskarazko literaturan duten presentziaz hitz egingo du.