RE-WIRING-en erakusketa birtualaren inaugurazioa: “extraORDINARY WOMEN: Emakumea eta lana Gipuzkoan” (Donostia) | M8
2025/03/12
12:00 - 14:00
Tokiski Gela (Edukiera 40)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean erakusketa birtual baten inaugurazioa izango da: “extraORDINARY WOMEN : Emakumeak eta lana Gipuzkoan”
- Erakusketak Gipuzkoako ekonomian historikoki ahaztuta egon den emakumeen lana begien aurrean jarriko du, Gordailuaren, San Telmo Museoaren eta Kutxa Fundazioaren artisau- edo arte-balio handiko piezak erakutsiz.
Eguna: martxoa 12, asteazkena
Ordua: 12:00 h.
Tokia: Tokiski gela, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa.
Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean erakusketa birtual bat inauguratuko da martxoaren 12an: “extraORDINARY WOMEN : Emakumeak eta lana Gipuzkoan”. Emakumeek gure lurraldearen garapen ekonomikoan duten paperari egindako omenaldia izango da. Europar Batasunak finantzatutako RE-WIRING ikerketa programaren barruan dago sartuta erakusketa, eta genero desberdintasunak bihurtzea du helburu.
Erakusketak Gordailuaren, San Telmo Museoaren eta Kutxa Fundazioaren artisau- edo arte-balio handiko piezak biltzen ditu, emakumeek laneko objektuekin duten harremana zein den erakusten digutenak, batez ere gure lurraldearen industrializazioan. Era berean, Irati Cano artistak erakusketa horretarako enkargatutako ikus-entzunezko lan bat jarriko du ikusgai, analogikoaren eta digitalaren, ugalketaren eta ekoizpenaren, maskulinotasunaren eta femeninotasunaren arteko dikotomia faltsuei buruzko hausnarketa proposatzen duena.
Erakusketaren aurkezpenera pertsona hauek hurbilduko dira:
Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko eta Hizkuntza Politikako errektoreordea.
-Ainara Martin, erakusketaren komisarioa eta eduki digitalaren zaintzailea.
-Miren Gutiérrez, erakusketaren zuzendaria.
-Lorena Fernández, Deustuko Unibertsitateko Identitate Digitaleko zuzendaria eta Re-Wiring-eko Komunikazio zuzendaria.
-Dolores Morondo, Re-Wiring-eko ikertzaile nagusia.
