Larramendi eraikinaren inaugurazioa

Larramendi eraikinaren inaugurazioa
2021/07/05
11:30 – 12:15
Larramendi eraikina. Mundaitz kalea, 50 20002 Donostia
 
Deustuko Unibertsitateak Larramendi eraikina inauguratuko du datorren astelehenean, uztailak 5, Donostiako campusean. Eraikinak Deustuk jakintza arlo berrietara zabaltzeko egin duen apustua agerian jartzen du. Gainera, eraikinak lankidetza berriak ahalbidetuko ditu, gizarteari irekita egongo den unibertsitate eredua indartzeko.

Larramendi eraikin berriak liburutegia hartuko du, ikasteko eta ikertzeko baliabideak eta zerbitzuak eskaintzen dituena; egoki hornitutako laborategiak eta lanerako aretoak; kirol instalazioak; ikasgelak; atsedenerako eta ekitaldietarako guneak… Eraikinak campusa eraldatu du eta ikasleen eta ikertzaileen artean talentua erakartzeko aukerak areagotuko ditu.

Eguna: 2021eko uztailaren 5a, astelehena.
Ordua: 10:45ean, bisita gidatu laburra Larramendi eraikinera, agintariekin batera. 11:30ean, inaugurazio ekitaldia.
Tokia: Larramendi eraikina, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusa.

Honakoek hartuko dute parte inaugurazio ekitaldian, besteren artean:

-José Mª Guibert, Deustuko Unibertsitateko Errektorea.
-Eneko Goia, Donostiako alkatea.
-Markel Olano, Gipuzkoako ahaldun nagusia.
-José Ignacio Munilla, Donostiako Elizbarrutiko gotzaina.
-Antonio España sj, Jesusen Lagundiko Espainiako Probintziala.

Ekitaldian hitza hartuko dute, halaber, Unibertsitateko ordezkari hauek:

-Xole Galarraga, Unibertsitateko Liburutegiko-IIBZko zuzendaria
-Isabel Ariceta, Jarduera Fisikoen eta Kirolaren Zientzietako dekanordea
-Ane Arbillaga, Fisioterapiako dekanordea
-Xabier Riezu, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko errektoreordea

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>