Zibersegurtasunaren berrikuntzarako programaren (PIC) inaugurazioa
Ekitaldia urriaren 23an izango da, 18:00etan, Madrilgo Deustoko egoitzan, eta José Manuel Maza Estatuko Fiskal Nagusiak ikasgai magistrala emango du.
Parte hartzaileak: Pedro Pastor Rivas, Espainiako BBVAko Zibersegurtasuneko zuzendaria eta Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko Apelazio Salako epaile magistratua.
Ekitaldiaren amaieran koktela eskainiko zaie joaten direneni.
Izen ematea (Toki kopuru mugatua)
José Manuel Maza Martín
Zuzenbidean eta Historian lizentziatua eta Kriminologian Diplomatua Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta Madrilgo Europar Unibertsitatean Zigor Zuzenbideko Ikasketa Aurreratuetan diplomatua. José Manuel Maza Estatuko Fiskal Nagusia da eta Estatuko Kontseiluko Kontseilaria, 2016ko azarotik. Aurretik Auzitegi Goreneko Zigor arloko II. Salako magistratua izan da. Karrera Judizialean 1975ean sartu zen eta Fiskalean, 1978an, eta promozioko lehena izan zen.
Jarduera akademiko handia du, estatuko hainbat unibertsitatetako irakasle da eta hitzaldiak ematen ditu Espainiako eta beste hogei herrialdetako kongresu, jardunaldi eta mintegietan. Modu aktiboan hartzen du parte argitalpen juridiko batzuetako kide modura eta burua da zenbait erakunde publiko eta pribatutan, gainera hainbat meritu eta sari izan ditu bere ibilbidean.