Zibersegurtasunaren Berrikuntza eta Arrisku Korporatibo Berrien Programa

Zibersegurtasunaren Berrikuntza eta Arrisku Korporatibo Berrien Programa
2021/02/22
18:00 – 19:30
 
Kolaboratzaileak:

Deusto Business Schoolek eta Icade Business Schoolek, HPErekin lankidetzan, atsegin handiz gonbidatzen zaitugu Zibersegurtasunaren Berrikuntza eta Arrisku Korporatibo Berrien Programaren (PIC) inauguraziora.

Ekitaldian izango ditugu Elvira Tejada Kriminalitate Informatikoko Unitateko Salako fiskala (legegileak delitu teknologikoen aurrean duen jarrera azalduko du) eta César Vallecillo HPE Españako merkataritza zuzendari nagusia. Azken horrek teknologia berritzaileak bilatzeko eta gizarteko desafioei erantzuteko erakundeek dituzten erronka berriak aztertuko ditu.

Ezarritako osasun neurriak zorrotz betez, ekitaldia Madrilgo Deusto Business Schoolen egoitzan izango da eta bertaratutakoen kopurua mugatua izango da. Saioa ahalik eta ondoen hedatzeko, Deustuko Unibertsitatearen Youtubeko kanalean ere emango da.

Zibersegurtasunaren Berrikuntza Programako eskola, bazkari eta tailerretan Chatham House araua erabiliko da. Araua aplikatuko da ekitaldira kazetarik joan ezean, kasu horretan, argi eta garbi jakinaraziko zaie bertaratutakoei.

Informazio gehiago:
irene.perez@deusto.es
91 577 61 89
Hedabideentzako kontaktua:
arantxa.corella@deusto.es

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>