Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren inaugurazioa

Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren inaugurazioa
2022/02/23
09:00 – 10:30
 
Otsailaren 23an, goizeko 9etan, Deustuko Unibertsitateko Enplegu eta Ekintzailetza Foroaren inaugurazio-ekitaldia egingo da CRAI Liburutegiaren Atrioan.

Gosaria egongo da eta programa honako hau izango da:

Jose Mari Guibert Deustuko Unibertsitateko errektoreak emango dio hasiera jardunaldiari, eta lan-erreformak unibertsitateko gazteen enpleguari nola eragiten dion azalduko du mahai-inguru batean. Hitzaldiaren moderatzailea José Luis del Val doktoreak izango da eta parte hartzaileak Virginia Mugica (Confebask), Tomás Arrieta (Lan Harremanen Kontseiluko lehendakaria) eta Javier Ramos (Lanbide) izango dira. Jardunaldia Juan Mari Aburto Bilboko alkateak amaituko du.

Ekitaldian izango dira Enpleguaren eta Ekintzailetzaren Foroan parte hartzen duten enpresen ordezkariak, baita erakunde eta organismo publiko eta pribatuetako ordezkariak eta agintariak ere.

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>