4. 0 Industria: Teknologia baino zerbait gehiago behar ote dugu? Cadena SER Euskadi Topaketak
“Industria 4.0: ¿Y si necesitamos algo más que tecnología?” Cadena SER Euskadiko Topaketen foroan debate eta hausnarketarako proposatutako gaia, azaroaren 10ean, Deustuko Unibertsitateko CRAI erikinean.
Moderatzailea Eva Domaika izango da, Cadena SER Euskadiko Edukien zuzendaria. Jardunaldiari hasiera emateko hitzaldia emango du José Antonio Jiménez Caballero UNEko 4.0 Industriako normalizazio arduradunak.
Ondoren, mahai ingurua egongo da, gure industrien eraldaketa aztertuko da industrien ikuspuntutik. Parte hartzaileak: Aitor Gerra, Bilboko Merkataritza Ganberako Azpikontratazioen Poltsaren arduraduna; prestakuntzaren ikuspuntutik, Pablo García Bringas, Industria Digitalaren Deusto katedraren zuzendaria; aholkularien ikuspuntutik, eszenatoki berrira egokitzen laguntzen diena, Elena Zarraga, LKS S.Coop; eta Eusko Jaurlaritzatik, Javier Zarraonaindia Zuloaga, Industriako sailburuordea.
”Cadena SER Euskadi Topaketak” debaterako eta ideietarako espazioa dira, egungo gaiak eta audientziak eskatzen dituenak dira hizpide, protagonisten eskutik. Enpresa, erakunde, irakaskuntza eta gizarteko adituek daudenez, topaketa hauek tribuna handia dira komunikazio, ekintza eta pentsamendurako.
Foroa, Radio Bilbaok antolatua, www.cadenaser.eus bidez emango da zuzenean. Zuzenean jarraitu ezin duenak, laburtutako bertsioa entzun ahal izango du “Hoy por Hoy Euskadi” izeneko programaren edizio berezi batean, 13:00etatik 14.00etara.