Bidezkoagoa eta jasangarriagoa izango den etorkizuna eraikitzen inpaktodun berrikuntza baliatuz

Bidezkoagoa eta jasangarriagoa izango den etorkizuna eraikitzen inpaktodun berrikuntza baliatuz
2025/05/20
12:00 – 14:00
Foroa. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Inpaktua duen proiektu bat martxan jartzea posible da etorkizun bidezkoago eta jasangarriagoa eraikitzeko?

Deusto Emprenderen Solasaldien edizio berri honetan, jasangarritasuna palanka estrategiko gisa nola erabili aztertuko dugu, berrikuntza sustatzeko, proiektu berriak martxan jartzeko edota inpaktu positiboa sortu ahal izateko.

Ekintzailetza-ekosistemako aditu eta eragile nagusiekin batera, proiektu eta marka ezberdinak diseinatzeko moduak aztertuko ditugu, lankidetzan oinarritutako ikuspegi berritzaile eta ingurumenarekiko konpromisoa ardatz hartuaz.

Oraingo honetan, Dezetaa eta Alai Retail izango ditugu gurekin, Deusto Emprende-ren Innogune enpresa-zentroko proeiktuak, eta haien ekimen berria aurkeztuko dute: Gotaa Lab. Proiektu honek arrantza-sareak diseinu iraunkorreko produktu bihurtzen ditu, enpresei inpaktua sortzen eta haien ingurumen-konpromisoa komunikatzen laguntzeko.

Ekitaldia maiatzaren 20an izango da, 12:00etan, Deustuko Unibertsitateko Foro Aretoan (Donostiako campusean).

Inspira zaitez, ikasi eta ezagutu jasangarritasunaren alde ari diren beste lagun batzuk. Zure zain egongo gara!

EMAN IZENA  HEMEN

Data hau zure agendan erreserbatzera animatzen zaitugu eta laster ekitaldiari buruzko informazio gehiago bidaliko dizugu.

Aldez aurretik zure interesagatik . Laster arte.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude