Inbestidura ekitaldiak Ingeniaritzako gradu eta masterretan

Inbestidura ekitaldiak Ingeniaritzako gradu eta masterretan
2019/03/29 – 2019/03/30
18:30 – 20:30
Paraninfoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Datorren ostiralean, 2019ko martxoaren 29an, 2017-18ko promozioko ingeniari berrien izendapen ekitaldia izango da Unibertsitatean.

Egitaraua

18:00 Elkarmeza Kapera gotikoan.

19:00 Unibertsitate Master hauetako tituludunen inbestidura ekitaldia: Informatikako Ingeniaritza, Telekomunikazioko Ingeniaritza, Industria Ingeniaritza, Automatizazio, Elektronika eta Kontroleko Unibertsitate Masterra eta Industria Antolaketako Ingeniaritza.

Izendapen ekitaldiaren egitaraua hauxe izango da:
1. Hasiera: “Agur Jaunak” kantatuko du Katedraleko Musika Kaperako abesbatzak.
2. Fakultateko idazkariak ekitaldiaren prozeduraren berri emango du.
3. Dekanoaren hitzak.
4. Lectio brevis eskainiko du Mª Luz Guenaga Gómez irakasleak.
5. Ingeniari baten hitzak, promozioko ikaskideen izenean.
6. Bi ingeniari berriren adierazpen irmoa, gradudun guztien izenean.
7. Ingeniari berrien izendapen ekitaldia
8. Master Amaierako Proiekturik onenen sariak banatzea.
9. Amabitxiren/Aitabitxiren hitzak.
10. Agurra: “Gaudeamus Igitur” kantatuko dute Katedraleko Musika Kaperakoek eta bertaratuek.

Bestalde, martxoaren 30ean, leku berean, Ingeniaritzako gradudun berrien izendapen ekitaldia izango da.

Egitaraua

10:30 Elkarmeza Kapera gotikoan.

12:00 Paraninfoan, gradu hauetako gradudunen inbestidura ekitaldia: Ingeniaritza Informatikoa, Telekomunikazio Teknologien Ingeniaritza, Industria Teknologien Ingeniaritza, Industria Elektronikako eta Automatikako Ingeniaritza, Ingeniaritza Mekanikoa eta Industria Antolaketako Ingeniaritza.

Graduazio ekitaldiaren egitaraua:
1. Hasiera: “Agur Jaunak” kantatuko du Katedraleko Musika Kaperako abesbatzak.
2. Fakultateko idazkariak ekitaldiaren prozeduraren berri emango du.
3. Dekanoaren hitzak.
4. Lectio brevis eskainiko du Mª Luz Guenaga Gómez irakasleak.
5. Gradudun baten hitzak, promozioko ikaskideen izenean.
6. Gradudun berri biren adierazpen solemnea.
7. Tituludun berrien Graduazio Ekitaldia.
8. Gradu Amaierako Proiekturik onenen sariak banatzea.
9. Amabitxiren/Aitabitxiren hitzak.
10. Agurra: Gaudeamus Igitur kantatuko dute Katedraleko Musika Kaperakoek eta bertaratuek.

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>