Irioweniasi: El hilo de la luna (2020), 48’. “Mugikortasuna eta giza eskubideak” dokumentalen zikloa

Irioweniasi: El hilo de la luna (2020), 48’. “Mugikortasuna eta giza eskubideak” dokumentalen zikloa
2020/12/01
11:00 – 13:00
Garate aretoa eta streaming-a
 
Azaroaren 17an eta 24an eta abenduaren 1ean eta 9an, 11:00etatik 13:00etara, “Mugikortasuna eta giza eskubideak” izeneko dokumentalen zikloa antolatu da.

Zikloak begien bistan jarri nahi du giza mugikortasuna arautzen duten politikek (berariaz, europar politikek) zer ondorio duten giza eskubideen arloan. Dokumentalen zikloak giza mugikortasunaren hainbat momentutan gelditu nahi du (lekualdaketa, mugak, harrerako gizarteko bizimodua) eta giza eskubideen urraketak eta Aldarrikapen Unibertsaleko 1. artikuluak dioen duintasun eta eskubideen aldeko promesa iristeko borroka eta erresistentzia erakutsi nahi ditu.

Dokumentalaren proiekzioa amaitutakoan solasaldi bat egongo da bertan parte hartutako pertsonekin (zuzendariak, ekoizleak, protagonistak). Zikloa aurrez aurre (aretoko toki guztiak bete arte) edo streaming bidez jarraitu ahal izango da.


Irioweniasi: El hilo de la luna (2020), 48’ 

Blessing emakume gazte nigeriar bat da. Haren bizitzaren historiak baldosa komunak ditu elefante beltz handia (petrolioko aberastasunagatik) izenez ezagutzen den afrikar herrialde horretako beste neska gazte batzuen kontakizunetan. Migrazio proiektua pertsonen salmentan diharduen sare bati lotuta egiten dute, batez ere, Europan sexu esplotaziorako den sare bati lotuta. Jatorrizko izena Irioweniasi da. Esanahia hau da: inor ez da ilargiaren haritik tiratzeko eta jaisteko bezain indartsua, inork ezin du zaintzen duen izaki baten bizitza erausi.

Afrika erdia gurutzatzen duen bidea lurrez egin du, kasurik gehienetan egiten den bezala, eta hiru urte inguru eman ditu horretan. Urte horietan kalte, estrategia eta indarrak bilduko ditu. Txirikorda koral batean biltzen dira film honetan, pertsonen salmentan diharduten profesionalen eta nolabait salmenta horrekin lotuta dauden protagonisten ahotsak eta, kontakizuna artearen bidez berreskuratzeko prozesu bati esker hitz egin, eskatu eta proposatu egiten digute.

Solasaldiko partaideak:

  • Esperanza Jorge Barbuzano e Inmaculada Antolínez Domínguez, zuzendariak.
  • Dolores Morondo Taramundi, moderatzailea (Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutua).

- AURREZ AURREKO EMANALDIA (aretoko toki guztiak bete arte) 
Garate aretoa >> EMAN IZENA HEMEN

- ONLINE EMANALDIA (streaming bidez) 
Online>> EMAN IZENA HEMEN

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>