Israel – Palestina eta Gazako gerra Nazioarteko Zuzenbidearen eta Giza Eskubideen ikuspegitik
2024/10/29
09:00 - 17:00
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak atsegin handiz gonbidatzen zaitu 2024ko urriaren 29an Palestinaren eta Israelen arteko gatazkari eta Gazako gerrari buruz nazioarteko zuzenbidearen eta giza eskubideen ikuspegitik egingo dugun mintegira. Ekitaldia Garate aretoan izango da, goizeko 9:00etan hasita.
Ospe handiko adituek hartuko dute parte, eta gai hauek jorratuko dituzte, besteak beste: Palestina eta Israelen arteko gatazka, 2023ko urriaren 7ko atentatua, egoera humanitarioa Gazan, Nazioarteko Justizia Auzitegiaren eta Nazioarteko Zigor Gortearen irizpenak. Horrekin batera, nazioarteko zuzenbide humanitarioaren papera, gerrako krimenak eta Giza Eskubideen urraketak, Zisjordaniaren eta Jerusalem ekialdearen okupazioa eta gatazkak eskualde mailan duen proiekzioa ere aztertuko dira.
Egitaraua
9:00 Mintegiaren aurkezpena
Gorka Urrutia, Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko zuzendaria.
9:15 Testuinguru historikoa eta politikoa
- Mariano Aguirre, kanpo-gaietako analista. Chatham House-ko (Londres) bazkide elkartua eta Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuko Aholku Batzordeko kidea.
- Carmen López Alonso, Pentsamenduaren Historiako irakasle emeritua, Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea.
- Lorena Bilbao, Mugarik Gabeko Medikuen koordinatzailea.
- Barbara Ruiz, UNRWA Euskadiko ordezkaria.
- Felipe Gómez Isa
- Joana Abrisketa
- Mariano Aguirre,
- Julen Martínez Arbulu (Deustuko Unibertsitateko ikasleak Palestinaren alde)
