Alumni DBAren IV. Estropada
2018/05/19
10:00 – 14:30
Real Club Marítimo del Abra – Real Sporting Club . Av. de Zugazarte, 11, 48930 Getxo, Bizkaia
Deusto Business Alumnik gonbidapena egiten dizu Alumni DBAren IV. Estropadan parte hartzeko. Abrako Itsas Klubean izango da, maiatzaren 19an, 10:00etan. J80 motako ontzien estropada Abra barruan izango da, Deusto Business Alumniko bazkideek osatutako tripulazioa eta patroia izango dituzte ontziek. Talde bakoitzean 5 pertsona eta antolatzaileek izendatutako patroia egongo dira.
Probak flota modalitatean (itsasontzi guztiak batera) egingo dira, eta laguntzaile izango ditugu segurtasuneko txalupa pneumatikoak eta Batzordeko itsasontzia, bertatik ere jarraitu ahal izango dira probak.
Proba batzuk egin ondoren, atsedena hartuko dute, beste taldeak ikusiko dituzte parte hartzen eta itzuliko dira.
– Tripulazioa 5 kidekoa izango da.
– Kapitaina izendatuko dute.
– Tripulazio bakoitzak itsasontziaren izena zein de erabakiko du eta Batzordeari jakinaraziko dio (estropadan jarraipena egin eta puntuazioa emateko).
– Janzkerari dagokionez, kirol oinetakoak eta anoraka eramango dituzte.
Goizeko 10:00etan, Eduardo García-Santamarinak, Bela Eskolako zuzendariak, emango dizkizue itsasontzien funtzionamendurako instrukzio nagusiak, proba hasi baino lehen. Zuek lasai egon zaitezten, ontzi bakoitzean monitore-patroi bat joango da, estropadan laguntzeko eta gidatzeko.

Proba amaitu ondoren, bazkaria egongo da Abrako Itsas Klubean, eta bertan emango dira Alumni DBAren IV. Estropadako sariak ere. Aukera ezin hobea izango da estropaden laugarren edizio honetako gertakari guztiak partekatzeko.
Suerte ona izan eta gozatu!
Izena emateko…