Verdiren IX Astea. José Luis Téllez: “Verdi y el cine”
José Luis Téllez madrildarra eskarmentu handiko musika klasikoko eta operako komentarista eta musikologoa da, irratian eta telebistan zaildua. Espainiako musika arloko kritikari eta idazlerik ospetsuenetarikoa da, baita zinema arloko ospe handiko kritikaria ere aspaldiko hamarkadetan, bere azken liburuan, “Paisajes imaginarios” izenekoan, argi erakusten duen bezala.
Apirilaren 14an, José Luis Téllez-ek Operaren Lagunen Bilboko Elkarteak babestutako Verdiren IX. Astean parte hartuko du. Aste honek “Seis vueltas de tuerca sobre Verdi” du izena eta Téllez-ek “Verdi y el cine” hitzaldia emango du bertan, zeinetan ikusiko dugun nola erabilia izan den Verdiren irudia zineman.
Toki kopuru mugatua. Mesedez, etortzekoa bazara, adierazi hurrengo formularioabetez.
Informazio gehiago:
944 139 020