Jardunaldi Zientifikoa: “La Cognición Social. Un abordaje multidimensional”

Jardunaldi Zientifikoa:
2015/04/17
09:00 – 18:00
Deustuko Unibertsitatea. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Apirilaren 17an, Deustuko Unibertsitatean (Bilboko campusean) “La Cognición Social. Un abordaje multidimensional” izenburua duen Jardunaldi Zientifikoa izango da. Ekitaldia Ahizpa Ospitalariak-Garuneko Kaltearen Menni Sareak eta Deustuko Unibertsitateak antolatu du eta Euskadi eta Nafarroako Psikiatria Elkartearen babesa du. Bertan izango da, beste profesional batzuen artean, Javier Tirapu Ustárroz psikologo klinikoa eta Argibide Fundazioaren Neuropsikologia, Neuropsikiatria eta Terapia okupazionalerako Zerbitzuen Zuzendaria.

Jardunaldian, mahai inguruak egongo dira eta izenburu hauek izango dituzte: “Ezagutza sozialaren birsortzea”, “Ezagutza sozialaren kontzeptua” eta “Ikaskuntza soziala eta nahasmendu neuropsikiatrikoak”.

Helburua da gaitasun psikikoak ondo ezagutzea, izan ere horiek behar ditugu gizarteko harremanetarako, lehiatzeko, laguntzeko, seme-alabak hazteko, zibilizazioak eraikitzeko edo erakundeak sortzeko.

Ikuspegi zabala erabiliko da historia kontzeptual eta antropologikoa eta ekarpen etologikoa ezagutzeko eta, ondoren, Neuropsikologia klinikoa eta gaixotasun neuropsikiatrikoak aztertuko dira hurbiletik.

Jardunaldiari buruzko informazio gehiago izateko eta izena emateko egin klik hemen.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>