Jardunaldia: Nolakoa da justizia-sisteman egotea? Biktimizazioa eta desbiktimizazioa biktima diren emakumeen eta biktima horiei laguntzen dieten profesionalen artean
2026ko urtarrilaren 23an, Deustuko Unibertsitateko Barandiaran aretoan (Bilboko campusa), jardunaldi hau izango dugu: “Nolakoa da justizia-sisteman egotea? Biktimizazioa eta desbiktimizazioa biktima diren emakumeen eta biktima horiei laguntzen dieten profesionalen artean
Jardunaldian zehar, prozedura judizialen esperientziei buruz hausnartuko dugu, eta errealitate horrek zer eragin dituen haiekin lan egiten duten profesionalengan ere. Noemí Pereda eta Josean Echauri izango ditugu, besteak beste, bigarren mailako biktimizazioari eta sistema judizialak bere prebentzioan duen zereginari, traumak biktimengan eta profesionalengan duen inpaktu psikologikoari eta justizia leheneratzaileagorako gakoei heltzeko, diziplinarteko ikuspegitik. Gainera, Ana Eugenia Abasolok eta Susana Corralek sexu-indarkeriaren eta genero-indarkeriaren biktima diren emakumeek justizia-sistematik egiten duten joan-etorriari buruzko ikerketaren emaitzak aurkeztuko dituzte.
Jardunaldia aurrez aurrekoa izango da eta streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da. Parte-hartzea doakoa izango da, baina nahitaezkoa da izena ematea (aurrez aurreko edukiera mugatua). Deustuko Unibertsitateak eta Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak antolatu dute ekitaldia, “la Caixa” Fundazioak finantzatuta.
