Deusto Business Schooleko Donostiako Campuseko ikasle berrien harrera saioa
2021/09/07 – 2021/09/09
Mundaitz Kalea, 50, 20012 Donostia, Gipuzkoa. Mundaitz Kalea, 50, 20012 Donostia, Gipuzkoa
Irailak 7, 8 eta 9an, Deusto Business Schooleko Donostiako campusean eskaintzen diren titulazioetako ikasle berriei ongietorria egingo zaie: EAZ, EAZ+Digital Business Skills, EAZ+International Management Skills, EAZ+Berrikuntza eta Ekintzailetza, EAZ+Zuzenbidea eta EAZ+Informatikako Ingeniariza.
Jardunaldian, ikasleek aukera izango dute informazioa jasotzeko fakultateek eskaintzen dituzten baliabide eta zerbitzuei buruz, baita ikasketen beste arlo garrantzitsu batzuei buruz ere.