Medikuntzako Graduko ikasle berriei harrera egiteko jardunaldia
Irailaren 6an, ongietorria eta harrera egingo zaie Medikuntzako Graduko ikasleei.
Jardunaldian zehar, ikasleek aukera izango dute titulazioaren arduradunak ezagutzeko, instalazioak bisitatzeko eta informazioa jasotzeko ikasketen arlo garrantzitsuei buruz.
Harrera aste osoan zehar egingo da, eta hainbat jarduera egingo dira, hala nola aurrez aurreko tailerrak AOI (Arazoetan Oinarritutako Ikaskuntza) metodologiara hurbiltzeko, Liburutegira bisitak, biosegurtasun tailerrak, etab.
Jarduera horiek guztiak eta ordutegiak ikasle bakoitzak jasoko duen helbide elektroniko pertsonalizatuan zehaztuko dira.