Deusto Business Schooleko Bilboko campuseko ikasle berrien harrera saioa
2024/09/05 – 2024/09/06
La Comercial eraikina. Hermanos Aguirre 2, 48014 Bilbao
Irailaren 5ean eta 6an, EAZ + Enpresen Adimen Digitala, Deusto Finance Programme, EAZ + Zuzenbidea, EAZ + Industria Teknologien Ingeniaritzako eta EAZ + Nazioarteko Harremanak ikasle berriei ongietorria egingo zaie Deusto Business School-en (La Comercial eraikinean).
Jardunaldian zehar, ikasleek titulazioaren tutorea ezagutzeko eta unibertsitateak eskaintzen dituen baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko aukera izango dute, bai eta ikasketei eta unibertsitate-bizitzari buruzko bestelako argibide garrantzitsuak ere.