Donostiako campuseko Ingeniaritza Fakultateko ikasle berrien harrera

Irailaren 5ean, ongietorria egingo zaie Donostiako campuseko Ingeniaritza Fakultateko gradu eta gradu bikoitzetako ikasle berriei.
Jardunaldian zehar, ikasleek tutoreak ezagutuko dituzte eta Unibertsitateak eskaintzen dituen baliabide eta zerbitzuen inguruko informazioa jasoko dute, baita ikasketei buruzko alderdi garrantzitsuak ere.
Horrez gain, orientazioa ere jasoko dute, izan dezaketen edozein zalantza argitzeko.