Ingeniaritza graduko ikasle berriei harrera egiteko jardunaldia – Bilboko Campusa
Irailaren 5ean* ongietorria egingo zaie Bilboko Campuseko Ingeniaritza Fakultateko Gradu eta Gradu bikoitzeko ikasle berriei (Auditoriuma eta ESIDE eraikina).
Egun horretan, ikasleek aukera izango dute beren tutoreak ezagutzeko eta unibertsitateak eskaintzen dituen baliabide eta zerbitzuei buruzko informazioa jasotzeko, bai eta beren ikasketekin lotutako beste alderdi garrantzitsu batzuei buruzkoa ere.
Era berean, edozein zalantzari buruzko orientazioa jasoko dute.
* Abuztuaren amaieran jakinaraziko dira ordua eta kokapen zehatza.