Jokabide-terapia dialektikoaren aplikazio berriei buruzko eguneratze jardunaldia

Jokabide-terapia dialektikoaren aplikazio berriei buruzko eguneratze jardunaldia
2016/02/19
08:30 – 14:00
Icaza Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Otsailaren 19an, Jokabide-terapia dialektikoaren aplikazio berriei buruzko Eguneratze jardunaldia egingo da Deustuko Unibertsitateko Ikaza Entzungelan.

Jardunaldian, Harvard Unibertsitateko Blaise Aguirre irakaslea egongo da, eta terapia horretako azken teknikekin izandako esperientzia pertsonalaren berri emango du. Aguirre doktorea psikiatra eta psikoterapeuta da eta Mediku zuzendaria Nerabe eta gazteen erresidentzia unitatean, 3 East Hospital McLean-en.

Programa jaitsi

  • Prezioa: 35 euro (ikasleentzako deskontua dago).
  • Argibide gehiagorako eta izena emateko: https://www.letmeclap.com/patentes omie@fundacionomie.org


Jokabide-terapia dialektikoa

Jokabide-terapia dialektikoa, ingelesez Dialectical Behavior Therapy (DBT), ezagutza eta jokabidezko tratamenduak da eta trebetasun psikosozialak irakastea du ardatz. Marsha M. Linehan Washingtoneko Unibertitateko irakasleak garatu zuen Mugako Nortasun Nahasmendua duten pertsonak tratatzeko.

Ezagutza eta jokabidezko hainbat teknika konbinatzen ditu, emozioak erregulatzera eta errealitate probetara bideratuak. Hainbat kontzeptu erabiltzen dituzte, esaterako estutasuna onartzea, kontzientzia osoa izatea, gehienak meditazio budistaren praktikatik hartutakoak. Autoreek diotenez, Mugako Nortasunaren Nahasmendua tratatzeko psikoterapiarik eraginkorrean da, eta, antza denez, beste sintoma edo jokabide batzuekin lotutako arazoak tratatzeko ere bai, gogo-aldarte arazoak, auto lesioak, sexu-abusua eta mendekotasun kimikoa.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>