Euskal Gaien Institutuaren 50. urteurrena ospatzeko jardunaldia (Bilbao). Euskararen Nazioarteko Eguna 2024

Jornada de celebración del 50º aniversario del Instituto de Estudios Vascos (Bilbao). Día Internacional del Euskera 2024
2024/12/03
11:00 - 12:30
Garate aretoa
Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
Gehitu Google Calendarrera

 
Deustuko Unibertsitateko Euskal Gaien Institutuak  bere sorreraren 50. urteurrena ospatuko du.  Gertakari berezi honetan Juan José Etxebarria Sagastume, Deustuko Unibertsitateko errektoreak, eta Leixuri Arrizabalaga Arruza, Euskara, Kultura eta Kirolaren saileko foru diputatuak, parte hartuko dute. Gainera,  Euskal Gaien Institutuak izan dituen azken lau zuzendarion gogoetak ere entzun ahal izango ditugu: Rosa Miren Pagola Petrirena, Santiago Larrazabal Basañez, Nerea Mujika Ulazia eta Elixabete Perez Gaztelu. Ekitaldiari amaiera emateko, Larraitz Ariznabarreta Garabieta Deustuko Unibertsitateko Gizarte eta Giza zientzietako fakultateko irakasle-ikertzaile doktoreak «Basque cultura is cool: kanpoak irakasten barnea ikusten» hitzaldia eskainiko digu. Benetan estimatuko genuke ospakizun honetan zu ere gure artean egotea. Aldez aurretik eskertzen dizugu etortzea, Institutuak euskara eta euskal kultura jorratzen urratu duen 50 urteko bidea elkarrekin ospa dezagun.  Eman izena
 
Etiketak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude