ENLIVEN proiektuaren zabalkundeko jardunaldia
Ordua: 09:30-14:00.
Hizkuntza: Gaztelera.
Lekua: Turing Aretoa.
Helbidea: Deustuko Unibertsitateko Ingeniaritzako Eraikina-ESIDE (Bilboko campusa). Mapa ikusi.
Nahiz eta etengabeko ikaskuntza Europar Batasunaren lehentasun politikoa izan 1993tik, 25 urtetik beherako bost europarretatik bat langabezian dago, 15 urteko gazteen % 20k ez du behar den trebetasunik lanean arrakastaz sartzeko gizarte modernoan, eta 73 milioi pertsona helduk hezkuntza eta alfabetizazio maila baxuak dituzte.
Agerikoa dirudi Europako hezkuntza sistemek ez dutela bermatzen gure herritarren beharrezko hezkuntza eta prestakuntza, oparotasun ekonomikoa eta ongizatea lortzeko. Hori da ENLIVEN-Encouraging Lifelong Learning for an Inclusive & Vibrant Europe ikerketa proiektuaren abiapuntua. Hiru urteko proiektua da (2016-2019), Europar Batasuneko Horizon 2020 programak finantzatua.
ENLIVENen lehenengo emaitzetatik abiatuta, jardunaldiaren helburu nagusia da helduen hezkuntzaren inguruko eztabaida eta hausnarketa sustatzea hezkuntzako zenbait testuingurutan. Mintegian zehar, abian dauden jardunbide egokien berri emango da eta planteatutako erronka nagusiak aztertuko dira. Hiru gairen inguruko eztabaida proposatuko da:
- Europako hezkuntza politikak helduen ikaskuntzaren esparruan.
- Etengabeko ikaskuntzara bideratutako proiektuak lan merkatuarekin, enpresarekin, elkarteekin eta erkidegoarekin lotutako zenbait esparrutan.
- Helduen hezkuntzaren etorkizunerako erronka eta proposamenei buruzko eztabaida.
Behean duzu jardunaldiaren egitaraua eta izena emateko aukera, joateko interesik izanez gero.
Argibide gehiagorako, bidali mezua helbide elektroniko honetara: enliven@deusto.es