Etika Jardunaldia 2020

Etika Jardunaldia 2020
2020/03/05
09:30 – 13:30
Auditorio Pedro de Icaza. Hermanos Aguirre, 2-1º Bilbao
 
Beste urte batez, Deusto Business Alumni eta Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroak 2020ko Etika Jardunaldiaren hirugarren edizioan parte hartzera gonbidatu zaituzte, martxoaren 5ean, izenburu honekin: “Enpresa eta Garapen Jasangarrirako Helburuak”. BBK-k babesturik.
Garapen Jasangarrirako Helburuak (aurrerantzean, GJH) ezinbesteko horizonte bihurtu dira, eta erantzukizun esparru berria eratu dute, gizarte osoa barne hartzen duena. Testuinguru horretan, planteatzen dituzten erronkek eragile global handiei ez ezik, modu batean edo bestean, jarduera ekonomikoak egiten dituzten guztiei eragiten diete. Tokiko mailetatik nazioz gaindiko mailetara. Mintegi honen helburua da gogoeta eta eztabaida gune izatea, GJHak proiektu global handinahi horri erantzuteko egokitzapen dinamikak zein neurritan sortzen ari diren aztertzeko.

 

Programa:

9:00 – Harrera

9:30 – Ongietorria. Agustín Garmendia-Deusto Business Alumniko lehendakaria.

9:45 – Jardunaldiaren hasiera. José María Guibert, Deustuko Unibertsitateko errektorea

10:00 – Hitzaldia: Actores económicos y ODS: una visión macro. Pedro Alba – BlueOrange Consulting-eko CEOa eta Munduko Bankuaren presidente ohia.
11:15 – Kafea
11:45 – Solasaldia: Enpresa eta Garapen Jasangarrirako Helburuak – Erronka berriak enpresa munduarentzat, gobernuentzat eta gizarte zibilarentzat.
Moderatzailea: Gorka Martínez – BBK Fundazioko zuzendari nagusia.
Hizlariak:
1.- Enpresako etika eta Garapen Jasangarrirako Helburuak:  Galo Bilbao, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko Enpresa Etikako Zuzendaritza Taldeko kidea.
2.- AAPPen rola: Leyre Madariaga: Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendaria.
3.- Negozio Eskolak GJHetan: Álvaro de la Rica, Deusto Business School-eko dekanoa.
4.- Enpresak, lurraldea eta GJH: Nagore Larrea: Tubacexeko Komunikazio arduraduna.

13:15 – Ondorioak eta jardunaldiaren amaiera. Javier Arellano, Deustuko Unibertsitateko Etika Aplikatuko Zentroko ikertzailea.

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>