Hizkuntzei buruzko jardunaldia Donostian
Deustuko Unibertsitateak duen misioaren barruan, hizkuntzen ezagutza ikasleen prestakuntza integralerako elementu nagusi da. Gizarte ingurunea eta gizarte globala kontuan hartuta, hizkuntza prestakuntzan sakondu behar da. Nazioarteko truke programetan parte hartzen duten atzerriko unibertsitateek eta enpresa munduak gero eta sarriago eskatzen dituzte hautagai eleanitzak, bai eta nazioartean aitortuak diren hizkuntza titulazioak ere.
Era berean, gure inguruneko premia berriei erantzuteko, euskarako, ingeleseko, alemaneko, italierako, mandarin txinerako, atzerritarrentzako espainierako ikastaro orokorrak emateaz gainera (beste batzuk ere bai, ikaslearen eskariaren arabera), azterketa ofizialak egiteko ikastaroak ere ematen dira, bai eta xede berezietarako hizkuntzen ikastaro modularrak ere, lanbide esparru zehatzetara egokitutako programen bidez. Gainera, urte osoko hizkuntza egonaldiak eskaintzen dira, ingelesez eta frantsesez.
Deustuko Unibertsitatean atzerriko hainbat azterketa ofizial egin daitezke: Donostiako campusean, ingeleseko Cambridgeko azterketak, euskarakoak eta txinerakoak (HSK); eta Bilboko campusean; Goethe-Institut-ekoak (alemaniera) ere bai. Zentroak HABEk (Eusko Jaurlaritza) homologatutako euskaltegia ere badu, azterketa ofizialak prestatzeko eta egiteko.