Ateak zabaltzeko eguna
Otsailaren 15ean, 10:00etatik 14:00etara, ateak zabaltzeko bigarren larunbata izango dugu Bilboko eta Donostiako campusetan.
Aurrez aurreko jardunaldia izango da. Hartara, ikasleek titulazioen inguruko zalantzak argitu ahal izango dituzte, titulazioetako irakasleekin solasean edo informazio saioetan parte hartuz. Gure instalazioak ezagutuko dituzte (laborategiak, liburutegia, gelak, etab.), baita unibertsitateak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk ere (bekak, sarrera prozesua, ostatua, etab.).
Informazio gehiago: deusto.eus/ateirekiak