Ateak zabaltzeko eguna
Urtarrilaren 17an, 10:00etatik 14:00etara, ateak zabaltzeko larunbata izango dugu Bilboko eta Donostiako campusetan.
Aurrez aurreko jardunaldia izango da. Hartara, ikasleek titulazioen inguruko zalantzak argitu ahal izango dituzte eta titulazioetako irakasleekin solasean edo informazio saioetan parte hartu ahal izango dute. Gure instalazioak ezagutuko dituzte (laborategiak, liburutegia, gelak, etab.), baita unibertsitateak eskaintzen dituen beste zerbitzu batzuk ere. Informazio gehiago: deusto.eus/ateirekiak
