Tutorearen jardunaldia: Errukia, garrantzitsua tutoretzako eginkizunean

Tutorearen jardunaldia: Errukia, garrantzitsua tutoretzako eginkizunean
2019/06/13
11:30 – 13:30
Auditorium. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
Unibertsitateko Orientazio Zerbitzuak (SOU) Tutorearen jardunaldia antolatu du, ekainaren 13an, Bilboko campusean. Ekitaldiari hasiera ematen arituko da Unibertsitate Elkarteko errektoreorde Juan Jose Etxeberria, 11:30ean, Auditoriumean. Ondoren, SOUko zuzendari Manuel Marroquín Pérezek hitzaldia eskainiko du: “La compasión, clave de la labor tutorial”.

 

  1. Unamunoren aipu hau du inspirazio iturri: “Minak eta errukiak erakusten dute gizakiaren anaitasuna eta elkartasuna”. Hitzaldian, errukiari buruzko hausnarketa egingo da, izan ere, bere esanetan, ezinbestekoa da “hazkunde” pertsonalerako, Psikologia Positiboaren barruan, eta horrek gizakien arteko harremanetan jokabide enpatikoak sortzen ditu.

 

Errukiak, era berean, beste esanahi bat ere badu, gure munduko bidegabekerien aurkako erreakzio bizia ere eskatzen du, eta justizia eskatzeko oihua ere bada  Marroquín irakaslearen aburuz, errukiaren bi adierek, egun nagusi den Psikologia Positiboarekin lotuta, tutoretzaren jardueran txertatu izana sustatzen eta justifikatzen dute. Deustuko Unibertsitateko ikasleen garapen osoa lortzeko funtsezko betebeharra da, baita Unibertsitatearen izaeraren ezaugarrietako bat ere.

Ekarpen horren helburua da, azken finean, gure ikasleei laguntza emateko prozesuaren gakoetan aurrera egiten eta sakontzen jarraitzea.

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>