Jardunaldia: “Espezializazio adimentsua, estrategia berritzailea Euskadirako”
Hizlarien artean dago Kevin Morgan, Orkestrako ikertzaile senior elkartua, Cardiffeko Unibertsitateko irakaslea eta Europako Batzordeko aholkularia. Morgan jaunak kanpoko ikuspegi bat eskainiko du Euskadiko RIS3 estrategia zehazteko eta gauzatzeko prozesuaren inguruan. Morganek eskarmentu handia du eskualdeko sistemak eta eskualdeko berrikuntza estrategiak aztertzen. Gaur egun Smartspec proiektuaren ardura du, zazpigarren programa markoaren baitan eta Orkestrarekin lankidetzan ari dena. Morganen aurkezpena ‘Implementing RIS3: The Case of the Basque Country’ txostenean oinarrituko da. Hain zuzen ere, Mari José Aranguren eta James Wilson Orkestrako ikertzaileekin batera aritu da lankidetzan txosten hori egiteko.
Jardunaldian parte hartuko dute, halaber, hizlari hauek:
Octavi Quintana (Ikerketa eta Berrikuntzako Zuzendaritza Nagusiko zuzendaria): Europako RIS3 estrategia aurkeztuko du.
Pedro Miguel Echenique (EHUko katedraduna eta DIPC-Donostia International Physics Center-eko presidentea): herri ikuspegia eskainiko du, bikaintasunezko zientzia-ikerketan oinarrituta.
Arantxa Tapia (Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasunerako sailburua) eta Jose Esmoris (Fabrikazio Aurreratuko Pilotatze Taldearen zuzendaria): pilotatze taldeen lana azalduko dute.
Ekitaldia Innobasquek antolatu du.
Sarrera doakoa da.
Joateko formulario honen bidez eman behar da izena.
Informazio gehiago hemen