Omaneko ikasleen jaialdia Donostian haien herrialdea unibertsitateko elkarteari ezagutarazteko
2014/11/27
11:00 – 12:30
Ekitaldi Gela, Edificio Innogune. Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
11:00etan, Innoguneko Ekitaldi gelan, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko Omaneko ikasleek jarduera bat prestatu dute: “Ezagutu Oman”. Unibertsitateko elkarteari haien herrialdearen berri emango diote eta, bide batez, eskerrak emango dizkiote elkarteari Donostian egin dien harreragatik. Omaneko janaria dastatu, musika eta jantzi tradizionalak ezagutu eta herrialdeko informazio turistikoa ere eskuratu ahal izango da jardunaldian, horretarako Omaneko Turismoko Ministerioak bidali dituen liburuxken bidez. 11:00etan hasiko dira ekitaldiak. Bertan izango dira José Javier Pardo, Donostiako campuseko errektoreordea, eta Álvaro de la Rica, Nazioarteko Harremanetako eta Ikasleen errektoreordea, Deustuko Unibertsitatearen izenean; eta Buthina AlFarsi hurbilduko da Omanek Madrilen duen Enbaxadaren izenean.