Informazio Jardunaldia, PLCE 2016-17: José María Gómez Grasen hitzaldia
Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Publikoko Programaren 2016-2017ko edizioari buruzko informazio jardunaldia dela eta, Deusto Business Schoolek José María Gómez Grasekin egingo dugun topaketara gonbidatzen zaitu. Ikeando en las empresas izenburua duen hitzaldiaren gaia izango da nola hedatu daitekeen IKEA fenomenoa edozein enpresa edo erakundetara aldaketarako estrategiako eredu batekin.
Inscripción (toki kopuru mugatua)
José María Gómez GrasEnpresen antolaketako katedraduna da Miguel Hernández Unibertsitatean, eta unibertsitatearen eta enpresaren arteko harremanen arloko erreferentea da. Ehun lan zientifiko baino gehiago egin ditu enpresa munduaz eta enpresen antolaketa eta kudeaketaz eta parte hartu du estatuko eta nazioarteko 50 proiektu baino gehiagotan. Hizlari modura ere parte hartu du 130 biltzar zientifiko baino gehiagotan eta espezializazio profesionalerako ikastaroetan Europan eta Amerikan. ‘Kodos Lab’-en sortzailea da, ustiatzeko moduko informazio asko erabiltzen duten enpresetan Big Data errentagarri egiteko oinarri teknologikoa duen start-up bat.