2016-17ko PLPEren Informazio Jardunaldia: Iván Redondoren hitzaldia

2016-17ko PLPEren Informazio Jardunaldia: Iván Redondoren hitzaldia
2016/05/17
18:00 – 20:00
Deusto Business School Madrid. C/ Castelló, 76 28006 Madrid
 
Nahi duzu bidaia zoragarri batean murgildu Espainiako historia politikoan zehar? Ekintzailetza eta Berrikuntzako Lidergo Publikoari buruzko Programa-PLPEren 2016-17ko edizioaren aurkezpena dela eta, Deusto Business Schoolek topaketa bat antolatu du Ivan Redondorekin. De Maquiavelo a nuestros días: deconstruyendo la política en España izenburua duen hitzaldian Espainiako bilakaera politikoari buruzko arlo interesgarriak aipatuko dira, arreta berezia jarrita Espainiako panorama politikoan orain gertatzen ari diren aldaketetan.

INSCRIPCIÓN

(Toki kopuru mugatua)

Iván Redondo Giza Zientzietan eta Komunikazioan lizentziatuta dago Deustuko Unibertsitatean, Informazio Ekonomikoan Madrilgo Unibertsitate Konplutensean eta Hauteskunde Kanpainen zuzendaritzan, George Washington Unibertsitatean. Madrilen Redondo & Asociados Public Affairs Firm sortu zuen, aholkularitza eskaintzeko hautagai, presidente, enpresa eta gobernuei, eta, horren aurretik, Llorente y Cuenca aholkularitzan egin zuen lan eta Erizaintzako Sindikatu Nazionaleko (SATSE) Lehendakaritzako Komunikazio Kabineteko aholkularia izan zen. Horretaz gain, Diario Vasco (Vocento) egunkariko kolaboratzailea izan zen eta komunikazio ahokularia hainbat enpresatan.

 

Informazio gehiago

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • Twitter
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>