Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituludunari buruzko informazio jardunaldia
- Prestakuntzako aisiazko esperientzia bat.
– Unibertsitatean ikasteko beste era bat.
– Kultura arloko jakin mina asetzeko programa bat.
– Garapen pertsonala prestakuntza humanistikoaren bidez sustatzeko modu bat.
– Belaunaldien arteko programa malgu eta irekia denontzat.
– Gizarteko errealitateak aztertzeko, ulertzeko eta euren gainean ekiteko modu bat, elkarteen eta boluntarioen ekimenen bidez parte hartzea sustatuz.
– Deustuko Unibertsitateko titulu propio bat.
Zeintzuk dira helburuak?
– Unibertsitatea kultura jakintzetan interesa duten helduei zabaltzea, beren interesetara hurbiltzen diren hezkuntza jarduera berrien bidez.
– Garapen pertsonala helburu duen unibertsitate titulu humanistikora sarrera erraztea.
– Herritarren partaidetzako eta elkartasuneko eremuak ezagutu eta zabaltzea.
– Aisia ohitura eta zaletasunak sustatzea, atseginak eta prestakuntzakoak, bai eta kontsumo gizarteak inposatzen duenari erantzuteko espiritu kritikoa sustatzea ere.
– Autonomiaren, sormenaren, komunikazioaren eta ikaskuntza gaitasunaren garapena hobetzea.
Nori zuzenduta dago?
Programa hau prestakuntza prozesu bat egin nahi duten guztiei zuzenduta dago, adina, titulazioa eta aurretiko prestakuntza edozein dela ere. Lanbideko karreretatik aparteko ezagutzetan interesa duten pertsonek eta kultura eta gizarte mailan aberastu nahi dutenek titulua egiteko prestakuntza malgua izango dute, azterketarik gabe.
Muchísimas gracias por la información.
Un abrazo desde Algorta.