2018ko LEPari buruzko jardunaldi informatiboa
2018ko urtarrilaren 29an BOEan lehenengo LEPan parte hartzeko baldintzak argitaratu ziren. Eskaera burutzeko epea otsailaren 26an bukatuko da. Deialdi honen eta 2018an burutuko diren beste hainbat oposaketen berri emateko helburuarekin (13.902 plaza arte), Gobernuko Azpiordezkaritzaren Idazkari Nagusiak Bizkaian, Jesús Congregadok, hitzaldi informatibo bat emango du otsailaren 20an 15:30etan Deustuko Unibertsitateko Garate Aretoan, Goi-mailako Kidegoari aipamen berezia eginez.
Graduko azken mailetako ikasleei, graduondoko ikasleei eta goi-mailako tituludunei dago zuzenduta bereziki.