Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituluari buruzko informazio jardunaldia
DeustoBide, edozein adinetan ikastearen atsegina
Zeure burua kultura eta gizarte mailan aberastu nahi baduzu; autonomia, sormena eta komunikazioa garatu nahi baduzu; edo interes eta kezka berak (edo osagarriak) dituzten pertsonen elkarte bateko kide izan nahi baduzu, programa horretan aurkituko duzu egokituko zaizun prestakuntza malgua.
Pentsatu duzu inoiz “zerbait egin nahi dut, neure aukera da”?
Orain denbora gehiago duzu, espiritu geldiezina duzu, giza zientziak gainditu gabe daukazun ikasgaia da eta bide berriak zabaldu nahi dituzu garai batean erakargarriak iruditzen ez zitzaizkizun gaietan, baina heldutasunaz eta bizitza esperientziaz baliatuz modu ezberdinean aurre egiten diozu… Kultura eta Elkartasuneko Unibertsitate Tituluan kezka horien guztien erantzuna aurkituko duzu.