Jardunaldia: “Enpleguaren egungo egoera: eta hemendik aurrera zer?”

Jardunaldia: “Enpleguaren egungo egoera: eta hemendik aurrera zer?”
2021/06/17
19:30 – 20:30
Sede Deusto Business School. Castelló, 76 Madrid
 
Madrilen egingo dugun jardunaldira gonbidatzen zaitugu (formatu presentziala eta online). Enpleguak une honetan duen egoera aztertuko dugu, hainbat ikuspegitatik. Hori guztia honako izenburu honekin: “Enpleguaren egungo egoera: eta hemendik aurrera zer?”

Jardunaldian, mahai ingurua egingo da eta bertan izango dira Gema Monedero, Partner Ackermann Internationaleko zuzendaria eta Giovanna Figueroa PKF Attest-eko Giza Baliabideen Departamentuko kidea. Moderatzailea: Deustuko Business Alumni Komunikazio Zuzendaria, Asier Añibarro. Ekitaldian, bi hizlarien ekarpenen bidez aztertuko dugu gaur egungo enplegua, baina baita hemendik aurrera zer gertatuko den ere, etorkizuna.

Solasaldi horretan, hitz egingo dugu nola online lan egiteko joerak bultzada erabakigarria izan duen Covid-19rekin, enpresak eta erakundeak urruneko lan-politikak inposatzera behartu baititu; nola aldatu diren hautaketa-prozesuak, zer espero duten enpresek hautagaiengandik edo, aitzitik, zer bilatzen duten belaunaldi berriek enpresa kontratatzaileetan, ahaztu gabe konpainiek zer arazo dituzten talentua erakartzeko. Junior eta senior profilen zalantzak argituko ditugu.

Azterketa irekia eta parte-hartzailea egingo dugu, bertaratzen direnek (aurrez aurrekoak eta online) zalantzak kontsultatu ditzaten.

Ez galdu topaketa interesgarri honetaz gozatzeko aukera.

 

Izena emateko…

 

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>