Jardunaldia: Finantzaketa bideak enpresari berrientzat

Jardunaldia: Finantzaketa bideak enpresari berrientzat
2017/02/16
18:30 – 19:30
Aula 34 – Deusto Business School – Executive – 3ª planta – Campus Bilbao. Hermanos Aguirre, 2 – 48014 – Bilbao – Bizkaia
 
Deusto Business Alumnik, AED Bizkaiko Enpresari eta Zuzendarien Elkartearekin batera,  jardunaldi hau antolatu du: “Finantzaketa bideak enpresari berrientzat” Otsailaren 16an izango da, 18:30etik aurrera, Deusto Business Schooleko 34. gelan, Bilboko campusean, eraikinaren hirugarren solairuan.

Irakasle zango ditugu Janire Gordon, Deusto Entrepreneurship Centre-koa eta Massimo Cermelli, Deusto Business Schooleko ekonomia saileko irakaslea.

Ekintzailetzaren garrantziak, bai arlo akademikoan, bai politika eta erakundeetan, argi utzi du arlo horretan finantzaketa behar dela.

Sortu berriak diren enpresa txikiak ezagutza berria sortzen ari dira gure ekonomiaren eta enpresen ingurunean, eta ingurune horiek eraldatuz, era berean, balio erantsi handiagoa duten ondasun berriak eta zerbitzuak sortzen laguntzen dute.
Gure topaketaren helburua da ekintzailetzarako finantzaketa iturrien erreseina bat eskaintzea, azpimarratuz laguntzarako tipologia nagusi biak: Mentorizazioa eta finantzaketa, mentorizazio sareak eta finantzaketa alternatibak aztertuz.
Finantzaketa bide tradizionalekin batera, alternatiboak ere badaude (crowdfunding, business angels, venture capital, etab.) oinarri teknologikoa duten proiektuen garapenera etengabe zuzenduta daudenak; baina adituen arteko mentorizazioa eta lankidetza garrantzia hartzen hasi da azken urte hauetan.

Izena emateko…

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>