Jardunaldia: Migrazioak, Krisi Humanitarioa eta Giza Eskubideak

Jardunaldia: Migrazioak, Krisi Humanitarioa eta Giza Eskubideak
2015/12/09
09:30 – 18:00
Garate aretoa. Unibertsitate etorbidea 24 48007 Bilbao
 
2015eko abenduaren 9an, Migrazio, Krisi humanitario eta Giza Eskubideei buruzko jardunaldia antolatu du Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Institutuak. Topaketa horrek ekarpena egin nahi dio Europar Batasunean egun dugun asilo krisiaren inguruko eztabaida zientifikoari eta esperientzien arteko trukea erraztu nahi du, tokiko eta gizarte esparruetako profesionalen artean eta gai horren inguruko ospe handiko adituen artean. Saioak irekiak izango dira, baina izena eman behar da aurretiaz; eta Deustuko Unibertistatean izango dira (Garate aretoan, Bilboko campusean).

Migrazio fluxuak eta egungo krisi humanitarioko testuingurua, asilo eskatzaileen nazioarteko babes mekanismoak eta SECAren urritasunak, giza eskubideen eta immigrazio eta asiloko europar politiken arteko tentsioak, operazio militarrak Mediterraneoan, eta errefuxiatuei harrera egiteko programen kudeaketa eta proiektuak dira gaur egun puri-purian dauden garrantzizko gaietariko batzuk. Horiek guztiak jorratuko dira hainbat ikuspegitatik.

 

HELBURUAK

-Europar Batasunean errefuxiatuen eta asilo eskatzaileen nazioarteko babeseko esparru juridikoa ezagutzea, baita Schengen izeneko asilo eta mugen kontroleko europar sistema batuaren bilakaera ere.

-Asilo krisiaren kudeaketak estatu kideetan planteatzen dituen galdera eta erronkak aztertzea: aldi baterako birkokapenerako programa, operazio militarrak Mediterraneoan eta laguntza humanitarioa herrialde mugakideetan.

-Pertsona errefuxiatuei harrera egiteko tokiko programak eta proiektuak identifikatzea, bereziki EAEn egiten ari direnak, bai erakunde mailan eta bai hirugarren sektorean.
Informazioa:  Giza Eskubideen Institutua

derechos.humanos@deusto.es

94 413 91 02

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>