Jardunaldia: “Emakumea, berrikuntza eta lehiakortasun iraunkorra”
Emakumea, berrikuntza eta lehiakortasun iraunkorra izeneko jardunaldia Professional Women’s Network Nazioarteko Elkartearen egoitza Bilbon martxan jartzeko izango da. Elkartea nazioarteko sareen sarea da eta bere helburua da emakumeei karrera profesionalean aurrera egiten laguntzea arlo guztietan.
Boluntarioak dituen irabazi asmorik gabeko elkartea da, emakume profesionalaren garapena sustatu nahi du, 90 naziotako 3.500 kide ditu eta munduko hiri garrantzitsuenetan dago.
Boluntarioak dituen irabazi asmorik gabeko elkartea da, emakume profesionalaren garapena sustatu nahi du, 90 naziotako 3.500 kide ditu eta munduko hiri garrantzitsuenetan dago.
Beren ideiei jarraiturik, “Ikasi, Konektatu, Partekatu, Aurrera egin era globalean”, emakumeak berrikuntzan eta dibertsitatean duen eginkizunari buruz hitz egiteko elkartzen dira, erakundeen lehiakortasuna eta hazkunde ekonomikoa hobetzeko.
Ahots garrantzitsuak eta ibilbide profesional luzea duten emakumeak entzungo ditugu, haiek inspirazio iturri izango dira egin behar den eraldaketarako, ekonomian eta gizartean bizi dugun ziklo aldaketa honetan.
Gorde zure plaza eta baieztatu asistentzia hemen.
Bilera bukatzean cocktail-networkiga izango dugu elkar ezagutzeko, konektatzeko, partekatzeko…