“Kazetaritza berria” jardunaldia

2022/03/31
11:30 – 14:00
Gradu aretoa . Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
 
Kazetaritzaren etorkizunari buruzko jardunaldia izango da datorren martxoaren 31n, osteguna, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean, Periodismo 2030 ekimenak antolatua, Deustuko Unibertsitatearekin elkarlanean. Jardunaldian parte hartuko dute prentsa idatziko, irratiko eta telebistako hainbat zuzendari, zuzendariorde eta kazetarik. Jardunaldiari 11:30ean emango diote hasiera Xabier Riezuk (Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campuseko errektoreordeak), Fernando Jáureguik eta Sergio Martinek (Periodismo 2030eko presidenteak eta zuzendariak, hurrenez hurren) eta Juan Mari Gatasca kazetariak. Ondoren, bi mahai inguru izango dira, prentsa idatziaren (paperezkoa eta digitala) eta ikus-entzunezko edukien etorkizunari buruz. 

  1. mahaia: Prentsa idatziaren etorkizuna (paperezkoa eta digitala). 12:00etatik 13:00etara. Parte hartzaileak:

- Juanma Velasco, El Diario Vascoko zuzendariordea.

- Iñaki Soto, Gara/Naizeko zuzendaria.

- Eduardo Iribarren, Noticias de Gipuzkoako zuzendaria.

- Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria.

- Lucas Irigoyen/José Manuel Navarro, Crónica Vascakoak.

- Moderatzailea: Miren Gutiérrez Almazor, Komunikazioan doktorea, Deustuko Unibertsitatea.


  1. mahaia: Ikus-entzunezko edukien etorkizuna (telebista eta irratia). 13:00etatik 14:00etara. Parte hartzaileak:

- Arantza Ruiz, EITBko albistegien zuzendaria.
- Eva Domaika, Cadena Ser Euskadiko edukien zuzendaria.
- Javier Tutor, Cope Euskadiko zuzendaria.
- Usoa Zubiria, TVE Euskadi.
- Ángel López Sesma, Onda Vascako zuzendaria.

- Moderatzailea: Miren Gutiérrez Almazor, Komunikazioan doktorea, Deustuko Unibertsitatea.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>