Jardunaldia | Pentsa dezagun B2X: industria-inguruneei [B2B] aplikatutako B2C marketin digitaleko estrategiak”

Jardunaldia | Pentsa dezagun B2X: industria-inguruneei [B2B] aplikatutako B2C marketin digitaleko estrategiak
2024/05/17
09:30 – 11:00
Deusto Business School Bilbao. Aguirre anaiak kalea 2
 
Digitalizazioa mugarri izan da mota guztietako enpresen merkataritza-jardueran. Hala ere, jakina da B2C negozioak beti joan direla aurretik iraultza horretara egokitzeko lasterketan.

Zergatik dago B2C eta B2B ereduen arteko arrakala hori? Zer ikas dezakegu B2C sektoretik industria bezalako sektoreetan estrategiak optimizatzeko? Nola eman behar ditugu marketin digitaleko lehen pausoak atzean ez geratzeko?

Merkataritza-ingurune gero eta digitalagoan arrakastaz moldatzen ikasteko asmoz, Deusto Business Schoolek doako jardunaldi batera gonbidatzen zaitu: “Pentsa dezagun B2X: industria-inguruneei [B2B] aplikatutako B2C marketin digitaleko estrategiak”.

Hitzordua maiatzaren 17an izango da, 9:30etik 11:00etara, Bilboko gure campusean (Agirre anaiak 2), eta ADI Revolutioneko CEO Urko de la Torrek zuzenduko du.

Topaketak aukera emango dizu, ikuspegi praktikotik eta kasu erreal ugariren bidez, industria-sektoreko merkataritza sailek aurre egin behar dieten erronka nagusietan sakontzeko [B2B].

Izena ematea

OHARRA: Ekitaldia streaming bidez eskainiko da. Urrutitik jarraitu nahi baduzu, izena emateko inprimakian prestatutako laukian adierazi besterik ez duzu egin behar.

Informazio gehiago:

Iratxe San Vicente
Helbide elektronikoa: iratxe.sanvicente@deusto.es
Tel: 944 139 454

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>