Jardunaldia: Adimen desgaitasuna duten pertsonen familia bizitzaren kalitatea hobetzeko programa

Jardunaldia: Adimen desgaitasuna duten pertsonen familia bizitzaren kalitatea hobetzeko programa
2016/05/05
09:30 – 12:30
Aula de posgrados 1
 
Gorabidek eta Deustuko Unibertsitateak, BizkaiLab ekimenaren barruan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Jardunaldia antolatu dute maiatzaren 5ean. Aurkeztu egingo dira adimen desgaitasuna duten familia bizitzaren kalitatean esku hartzeko proiektua, prestatu den Esku-liburua eta inplikatuta egon diren pertsonek esperientziaz egin duten balioespena. Jardunaldiak elkarrizketarako eta egindako lana zuekin guztiokin kontrastatzeko topagunea izango da.

Ekitaldia Deustuko Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko Graduondoko 1. gelan izango da, maiatzaren 5ean, 9:45etik 12:30era.

Egitaraua

9:45 – Harrera eta materiala banatzea.
10:00 – Aurkezpena eta proiektua kokatzea.
10:20 – Familia bizitzaren kalitatean laguntzeko esku-liburuaren aurkezpena.
11:00 – Horretan inplikatuta daudenen balioespena. Familia, Gorabide eta Unibertsitatea.
11:45 – Elkarrizketa
12:00 – Kafea eta solasaldi informala

Izena ematea doakoa da, baina tokia gorde behar da. Horretarako, bidali posta elektronikoko mezua Itxaso Muñozi  (itxaso.munoz@deusto.es), edo deitu 944139056 telefonora.

 

 
  • Partekatu eduki hau:
  • E-mail
  • Linkedin
  • X
  • Gehitu ekitaldia egutegira:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Ondorengo XHTML etiketa eta atributuak erabil ditzakezu: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>